XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Neska asko ezagutzen zituen, batzuk oso jatorrak ere bai.

Bere gustoko neskekin elkartzen zenean, bihotzean eta gorputz osoan kili-kili batzuk nabaritzen zituen.

Nor izango ote da hauetatik nire erregina?, galdetzen zion horrelakoetan bere buruari.

Noiz maiteminduko ote nauk ni, Mieliño bezala?.

- Hi, Mieliño, hik nola bilatu huen andregaia?- galdetzen zion batzuetan ijito koloreko mutiko umoretsuak.

@- Ba... begirada goxoak eginez eta hitz potxoloak esanez... eta gustoko neskatxari Bilintxen maitasunezko bertsoak kantatuz.

- Baina hik ez daukak horrelakoen beharrik, Kittano!

- Nahikoa duk hire bihotzeko azukre koxkorrari Txokotxikiko erregea haizela esatea.

- Segituan prestatuko zaik erregina bihurtzeko.

- Ja, ja, ja!.

Nork erakutsi dik hiri adarra hain ongi jotzen? E, Mieliño maitemiño?.

- Baina, dena dela, eskerrikasko hire aholkuengatik.

Inoiz Dirulario ere ikusten zuen kalean Kittanok.